3.Entrenamendua
Apirilak 9, asteazkena, pilateseko klasea izan nuen eta makinetan egitea egokitu zitzaidan, asteazkenero bezala. Aste hontan zirkuitu berria hasi dugu, 3 astez egingo duguna. Berotzen hasteko 10 bat minutuz arnasketa ariketak egin nituen lurrean etzanda. Betiko makinak erabili nituen, Cadillac, Reformer, Ahulkia, Dorrea eta Kupela. Zirkuitu honetan gorputz atal desberdinen estiramendua landuko dut, bizkar, gluteo eta hankena batez ere. Klasea gauzatzeko 7 ariketa mota egin nituen bitan, guztira 14 ariketa eginez. Atal honek 50 bat minutu iraun zituen eta ariketa bakoitza gutxi gora-behera 3 minutuz egin nuen. Lasaitasunera itzultzeko hanka estiramenduak egin nituen lurrean eta zutik, eta amaitzeko bizkar eta lepokoak.
Animikoki eta fisikoki ondo sentitzen nintzen, indarrarekin. Esnatzean 80 pultsazio nituen, klasea hasi baino lehen 90 eta klasea amaitu ondoren 100 inguru.

No hay comentarios:
Publicar un comentario