15.Entrenamendua
Maiatzak 21 asteazkena pilateseko klasea izan nuen. Makina zirkuitu berria hasi genuen, gehienbat artikulazio dorsala lantzeko, baina abdominalak eta besoak ere landu genituen. Hasteko, berotzeko arnasketa ariketak eta abdominal sinpleak egin genituen lurrean 15 bat minutuz. Betiko makinak erabili genituen (Cadillac, Reformer, Ahulkia, Dorrea eta Kupela) eta 1kg-ko pisuak. 7 ariketa mota egin genituen, 1 pisuekin, beste bat lurrean eta beste guztiak makinetan. Guztira 14 ariketa egin genituen, bakoitza gutxi gorabehera 3 minututan. Azkenik lasaitasunera itzultzeko hankak eta bizkarra luzatu genituen.
Egun horretan ondo sentitzen nintzen baina apur bat estresatu eta nekatuta. Goizean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta amaitu ondoren 100.
No hay comentarios:
Publicar un comentario