2014/05/24

Azkena!! :D

      Maiatzak 23 ostirala pilateseko lurreko klasea izan nuen. Gorputzeko artikulazio generala, gerriaren errotazioa eta zirkulazioa landu genituen. Ariketak egiteko (zutik, eserita nahiz etzanda) paretaren laguntza erabili genuen. Hasteko arnasketa ariketa batzuk, zubi mota desberdinak eta hanka luzaketak egin genituen. Klasean zehar ariketa mota deberdin asko egin genituen, gehienak gorputza luzatzekoak. Lasaitasunera itzultzeko hankak estiratu genituen eta 5 minutuz lurrean etzanda geratu ginen.
    Animikoki nahiz fisikoki ondo sentitzen nintzen, pozik asteburua zetorrelako. Esnatzean 70 pultsazio nituen, klasea hasi aurretik 90 eta amaitu ondoren 80.


No hay comentarios:

Publicar un comentario