2011/12/07

Futbola: 2. saioa

Gaurko entrenamendua honelakoa izan da:
-Entrenamendua hasteko, beroketa egin dugu, lehenengo bi bira eman dizkiogu zelai osoari. Ondoren, entrenamendu bakoitzean egiten dugun betiko beroketa egin dugu, hau da, besoak, lepoa, hankak, gerria, sorbaldak eta txorkatilak berotu ditugu. Atal honekin bukatzeko, giharrak luzatu ditugu, hau da, kuadrizepsa, gemeloak...
-Ondoren, atal teknikoari ekin diogu: hasteko, jokalari bakoitzak baloi bat hartu eta bi hankekin kondukzioak egin ditugu baloiarekin. Ondoren, fisikoa landu dugu 50 metroko 20 esprin eginez. Atal fisikoa bukatzerakoan, bi talde egin eta talde batek defenditu egiten zuen beste taldeak eraso egiten zion bitartean. Eta atal teknikoari amaiera emateko, lehengo ariketaren bi talde berdinekin partidu bat jolastu dugu.
-Lasaitasunera bueltatzeko, hasieran bezala, zelai osoari bi bira eman dizkiogu. Eta ondoren, lunbarrak, abdominalak egin eta giharrak luzatu ditugu.

Gaur entrenamendua hasi baino lehenago, sentsazio onak eduki ditut, atzo festa izan genuelako eskolan eta deskantsatuta sentitu naiz, eta entrenatzeko gogoekin. Entrenamenduaren ondoren, normala denez, pixka bat nekatuta sentitu naiz, baino ondo nengoen bai fisikoki eta bai mentalki ere.

Pultsazioak gaur lehenengo saioan baino pixka bat baxuagoak nituen: esnatzerakoan, 56 pultsazio minutuko, entrenamendua hasi baino lehen 62 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua amaitzerakoan, 80 pultsazio minutuko.

Gaurko saioarekin bukatzeko argazki bat utziko dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario