2011/12/11

Futbola: 3. saioa

Ostiraleko entrenamendua honakoa izan zen:
-Hasteko, beti bezala, berotzeko, zelai osoari bi bira eman genizkion. Ondoren, betiko beroketa egin genuen, hau da, lepoa, txorkatilak, hankak, besoak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Lehenengo atalarekin bukatzeko,giharrak luzatu egin genituen, lesiorik ez edukitzeko.
-Beroketa bukatzerakoan, atal tenkikoarekin hasi ginen: hasteko, fisikoa landu genuen 15 minutuko farley bat eginez. Ondoren, zirkuitu bat egin genuen baloiarekin kondukzioa lantzeko eta zirkuituaren amaieran jaurtiketak egin genituen. Hori amaitzerakoan, kornerrak landu genituen, hau da, kornerrak nola defenditu eta nola atakatu. Atal honekin bukatzeko, bi talde egin eta partidu bat egin genuen 15 minutukoa.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zalai osoari. Ondoren, binaka jarrita, giharrak luzatu genituen.

Ostiraleko entrenamendua hasi baino lehenago, bai animikoki eta bai fisikoki oso ondo nengoen, eskola ez genuelako izan ez ostegunean eta ez ostiralean eta deskantsatuta nengoen. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, eta fisikoki pixka bat nekatuta nengoen baino ondo sentitu nintzen.

Ostiraleko pultsazioak begiratuta, esnatzean, 58 pultsazio nituen minutuko, arratsaldean entrenamendua hasi baino lehen, 66 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 84 pultsazio minutuko nituen.

Bukatzeko, asteburuko partiduko argazki bat utziko dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario