2011/12/24

2.SAIOA:


Gaur, Uzturrera igo naiz aitarekin:
Igo aurretik, hankak eta txorkatilak berotu ditut. Hankak eta txorkatilak berotu ondoren, Ibarratik Izaskunera igo gara eta gero Izaskunetin, Uzturrera. Lasaitasunera itzultzeko, goran giarrak luzatu ditut eta bertan egon gara minutu gutxi batzuk eserita.
Uzturrera igo baino lehen, animikoki oso ondo sentitu naiz. Fisikoki ere oso ondo nengoen dagoeneko oporretan gaudelako eta deskantsatua nengoelako. Uzturretik jeisterakoan ere, animikoki oso ondo nengoen nahiz eta fisikoki pixka bat nekatua egon.

Gaurko pultsazioak kontutan hartuta, esnatzerakoan 59 pultsazio nituen minutuko. Igo aurretik, 62 eta igo ondoren, 81.





No hay comentarios:

Publicar un comentario