2011/12/29

3.SAIOA




Asteazkeneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Hasteko, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz. Bukatzeko, binaka jarrita hainbat abdominal eta lumbar egin genituen.

Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo dantza guztiak errepasatu genituen pausoz pauso ondo atera arte eta gero, hainbat aldiz errepikatuz hurrengo pausoak ikasi genituen. Horrela, dantza oso bat ikasteaz amaitu genuen.

Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, prestatuta daukagun dantza lasai bat dantzatu genuen. Ondoren, lurrean etzan ginen 10 minutuz buruz gora eta luzaketak egin genituen.

Entrenamendua hasi aurretik, bai animikoki bai fisikoki oso ondo eta humore onez nengoen. Izan ere, oporretan gaudelako eta deskantsatua nagoelako. Entrenamendua bukatu eta gero berriz, animikoki berdin jarraitzen nuen nahiz eta fisikoki nekatua egon.

Ostegunean, esnatzean 60 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi aurretik 67 eta bukatu ondoren 82.

No hay comentarios:

Publicar un comentario