-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, irakasleari jarraituz, beroketa egin genuen. Lehenik, geldik geundela, gorputzeko atal hauek berotu genituen: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, irakasleak kono batzuk jarri zituen eta eskiatuz, slalom batzuk egin genituen. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, salto batzuk egin genituen.
- Eski alpinoko teknika hobetzeko, bost eguneko kursillo batean parte hartu dut. Kursilloa, Astuneko estazioan izan zen, Aragoiko pirinioetan. Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. "Truchas" izeneko telesilla hartu genuen eta bertan irakasleak egiten zituen mugimenduei jarraituz, eskiatu genuen. Hasteko, nahiko erritmo bajuan eskiatu genuen. Beranduago, "Raca" izeneko telesilla hartu genuen eta bertan, erritmoa igotzen joan ginen. Irakasleak pista beltzetatik(zailetatik) eraman ginduen eta bertan tubo batzutetik igaroz, salto batzuk praktikan jarri genituen. Amaitzeko, jeitsialdi gogor hauen ondoren, ariketa batzuk egin genituen. Eski bat kendu genuen eta jiroak egiten saiatu ginen, oreka lantzeo. Kursilloa amaitu eta gero, hiru orduz eskiatzen jarraitu nuen, ikasitako guztia praktikan jartzeko.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar korri egin nuen eta ondoren, luzaketak egin nituen.
Osteguneko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nintzen, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ere oso ondo sentitu nintzen, deskantsatuta nengoelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki oso nekatuta egon, sei orduz eskiatzen egon nintzelako.
Osteguneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 57 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 61 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 83 pultsazio minutuko nituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario