2012/01/01

Eskia(alpino):6.saioa


Ostiraleko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, irakasleari jarraituz, beroketa egin genuen. Lehenik, geldik geundela, gorputzeko atal hauek berotu genituen: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, binaka jarrita, batak besteari pistan zehar gidatzen zion, gorputzeko atalak berotzen joateko. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, salto batzuk egin genituen.

- Eski alpinoko teknika hobetzeko, bost eguneko kursillo batean parte hartu dut. Kursilloa, Astuneko estazioan izan zen, Aragoiko pirinioetan. Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Hasteko, "Raca" izeneko telesilla hartu genuen eta kursilloko azken eguna zenez, astean zehar egindako lana praktikan jarri genuen. Lehenik, irakasleari jarraituz, pista beltzetik(zailetik) sartu ginen eta bertan jiro txikiak eginez eskiatu genuen. Ondoren, "Canal Roya" izeneko telesilla hartu genuen eta aurreko gauean elurra egin zuenez, zapaldu gabeko pistetatik sartu ginen, tubo eta malda handi batzuk zeharkatuz. Azkenik, snowparkean aritu ginen salto batzuk egiten.  Kursilloa amaitu eta gero, hiru orduz eskiatzen jarraitu nuen, ostiralean irakaslearekin egindako guztia praktikan jartzeko.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan,  korri egin nuen eta ondoren, luzaketak egin nituen.

Ostiraleko entrenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nintzen, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki nahiko nekatuta sentitu nintzen, astelehenetik ostegunera, egunean sei orduz eskiatzen egon nintzelako . Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki oso nekatuta egon, sei orduz eskiatzen egon nintzelako.

Ostiraleko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 64 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 88 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario