2012/01/01

4.SAIOA:



Osteguneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Lehenengo, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz eta gero, binaka jarrita hainbat abdominal eta lumbar egin genituen.

Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarri ginen binakako dantza errepasatzeko eta ikasten jarraitzeko. Gero, lehengo astean ikasitako dantza osoa dantzatu genuen. Bukatzeko, dantza guztiak errepasatu genituen pausoz pauso ondo atera arte eta gero, hainbat aldiz errepikatuz hurrengo pausoak ikasi genituen.

Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, denboraz justu genbiltzanez, ez genuen dantza lasaia egin eta zuzenean lurrean etzan ginen 10 minutuz buruz gora.

Entrenamendua hasi aurretik, bai animikoki bai fisikoki oso ondo eta humore onez nengoen deskantsatua nengoelako. Entrenamendua bukatu eta gero berriz, animikoki berdin jarraitzen nuen nahiz eta fisikoki nekatua egon.

Ostegunean, esnatzean 61 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi aurretik 69 eta bukatu ondoren 80.

No hay comentarios:

Publicar un comentario