-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin dut. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu ditut: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, sprint batzuk egin ditut. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin ditut gorantz, gorputza guztiz berotzeko.
-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi naiz. Nire entrenamendua
Candanchuko estazioan egin dut, Aragoiko pirinioetan. Bertako pistak,
eskiatzeko hamar kilometro inguru dituzte. Gaurko entrenamendua "patinador" estiloan egin dut. Gaur goizean, pistei buelta bat eman dit eta hamar
kilometro inguru egin ditut. Lehenengo lau kilometroak nahiko xuabe egin ditut
eta pixkanaka erritmoa igotzen joan naiz; azken kilometroak erritmo altuan egiten saiatu naiz. Hamar kilometro hauek amaitzerakoan, hamabost minutuko etenaldia egin dut energiak berreskuratzeko. Atal teknikoarekin bukatzeko, zirkuituari bira erdia(5 km) eman diot ahalik eta azkarren, denbora kontuan hartuta.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar erritmo bajuan korri egin dut eta ondoren, luzaketak egin ditut.
Gaurko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu naiz, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ere oso ondo sentitu naiz, astebukaeran zehar deskantsatu dudalako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki pixka bat nekatuta egon.
Gaurko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 62 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 87 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario