-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin dut. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu ditut: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, kono batzuk jarriz, slalom bat egin dut, lurra laua zen tokian. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin ditut gorantz, gorputza guztiz berotzeko.
-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi naiz. Nire entrenamendua Somporteko estazioan egin dut, Frantziako pirinioetan. Bertako pistak, Candanchurekin batera, eskiatzeko 30 kilometro inguru dituzte. Gaurko entrenamendua "klasiko" estiloan egin dut. Gaur goizean, pista guztiak zapalduta ez zeudenez, nire entrenamendua pista berdean(5,5km) eta pista urdinean(2,2km) egin dut. Hasteko, pista berdea egin dut, lehnengo hiru kilometroak erritmo bajuan egin ditut eta azken kilometrotan erritmoa igo dut. Ondoren, pista urdinean sartu naiz eta elurra ondo zegoenez, lau bira eman dizkiot, tartean 15 minutuko etenaldia egin dut, energiak berreskuratzeko. Azken bira ahalik eta erritmo altuenean egiten saiatu naiz.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan korri egin dut eta ondoren, luzaketak egin ditut.
Gaurko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu naiz, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ere oso ondo sentitu naiz, deskantsatuta nengoelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki pixka bat nekatuta egon.
Gaurko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 60 pultsazio minutuko nituen, goizean eskiatu baina lehen, 68 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu eta gero, 85 pultsazio minutuko nituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario