5.SAIOA

Asteazkeneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarrita hainbat abdominal egin genituen modu ezberdinetara eta gero, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz.
Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo, dantza berri bat erakusten hasi zen irakaslea. Horretarako, berak egiten zituen pausoak hainbat aldiz errepikatu genituen, gu bakarrik egiteko gai izan arte. Gero, gainerako dantza guztiak errepasatu genituen eta berriro gainetik egiten egon ginen gelakide batek ez zekizkielako pauso batzuk. Ondoren, binaka jarri ginen binakako dantza errepasatzeko eta ikasten jarraitzeko. Amaitzeko, lehengo astean ikasitako dantza osoa dantzatu genuen.
Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, lehenengo, lasaitasunera itzultzeko prestatuta dugun dantza lasaia dantzatu genuen eta gero, lurrean 10 minutuz etzan ginen.
Entrenamendua hasi aurretik, animikoki oso ondo nengoen. Fisikoki ere, ondo aurkitzen nintzen deskantsatua nengoelako. Entrenamendua amaitu ondoren, animikoki berdin jarraitzen nuen nahiz eta fisikoki pixka bat nekatua egon.
Asteazkeneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 61 pultsazio nituen minutuko. Arratsaldean, entrenamendua hasi aurretik 69 eta entrenamendua bukatu ondoren 80.
No hay comentarios:
Publicar un comentario