2011/12/23

Eskia(fondo):4.saioa

Ostiraleko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin nuen. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu nituen: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, sprint batzuk egin nituen. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin nituen gorantz.

-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi nintzen. Nire entrenamendua Candanchuko estazioan egin nuen, Aragoiko pirinioetan. Bertako pistak, eskiatzeko hamar kilometro inguru dituzte. Ostiraleko entrenamendua estilo klasikoan egin nuen. Ostiral goizean, pistei buelta bat eman nien eta hamar kilometro inguru egin nituen. Lehenengo bi kilometroak nahiko xuabe egin nituen eta pixkanaka erritmoa igotzen joan nitzen; azken bi kilometroak ahalik eta azkarren egiten saiatu nintzen. Entrenamendua ez zen oso gogorra izan, elurra gutxi zegoenez ez nuelako asko eskiatu.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar korri egin nuen eta ondoren, luzaketak egin nituen.

Ostiraleko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nintzen, denboraldiko lehenengo eguna zenez, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ere oso ondo sentitu nintzen, deskantsatuta nengoelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki pixka bat nekatuta egon.

Ostiraleko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 59 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 62 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 86 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario