
Osteguneko entrenamendua:
Hasteko, beti bezala, beroketak egin genituen. Horretarako, irakasleak egindako beroketak jarraitu genituen: besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotuz. Bukatzeko, hainbat abdominal eta lumbar egin genituen binaka jarriz.
Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo, lehengo hastean ikasitako hainbat dantza zati errepasatu genituen eta gero, hurrengo pausoak ikasten jarraitu genuen hainbat aldiz errepikatuz zati berdina. Horrekin bukatu ondoren, nahiz eta dantza guztiak osorik ez ikasi, binaka jarri ginen eta beste dantza mota bat erakutsi zigun irakasleak.
Atal teknikoarekin bukatzeko, klase hasieran egindako dantzak errepasatu genituen.
Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, prestatuta daukagun dantza lasai bat dantzatu genuen. Ondoren, lurrean etzan ginen 10 minutuz buruz gora eta luzaketak egin genituen.
Entrenamendua hasi aurretik, animikoki oso ondo eta humore onez nengoen. Baina, fisikoki pixka bat nekatuta negoen, azterketak genituelako eta aurreko gauean ikasten egon nintzenez ez nuelako ondo deskantsatu. Entrenamendua bukatu eta gero berriz, animikoki berdin jarraitzen nuen nahiz eta fisikoki nekatua egon.
Ostegunean, esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko. Entrenamendua hasi aurretik 67 eta bukatu ondoren 85.
No hay comentarios:
Publicar un comentario