2011/12/19

Judoa:3.saioa

Asteleheneko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion eta korri egiten genuen bitartean, eskubiarekin, ezkerrarekin eta bi eskuekin tatamia ukitzen genuen belaunak flexionatuz . Ondoren, geldik geundela, irakasleak egindako beroketari jarraitu genion:besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotuz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, flexio eta abdominal batzuk egin genituen eta azkenik ukemi(erorketa) batzuk praktikan jarri genituen: migui zempo kaiten ukemi eta hidari zempo kaiten ukemi.

-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Hasteko, lehengo astean landutako luxazioak eta estrangulazioak errepasatu genituen eta gero hori praktikan jartzeko, lurrean hiru randori egin genituen bakoitza hiru minutukoa. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, kumikata landu genuen eta honekin batera judoka bakoitzak 10 nagekomi egin zituen. Atal teknikoari amaiera emateko 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, tatamiari bost bira eman genizkion eta ondoren, tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta  binaka jarrita giharrak luzatu genituen.

Asteleheneko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nitzen. Fisikoki pixka bat nekatuta nengoen, ez nuen behar bezala deskantsatu, azterketa genuenez goiz esnatu nintzelako errepasatzeko. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki nahiko nekatuta egon.

Asteleheneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 56 pultsazio nituen minutuko, arratsaldean entrenamendua hasi baina lehen, 69 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 88 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario