Entrenamendua hasteko, beti bezala lau bost buelta eman genizkion kantxari. Ondoren besoak, eta hankak luzatu genituen bost minututan. Hau guztia entrenamenduaren zehar lesiorik ez edukitzeko. Berotu eta luzatu ondoren atal teknikoa landu genuen. Lehenengo sarrerak egin genituen, bai boteen bitartez bai paseen bitartez . Ariketa honetan bi eskuak lantzen ditugu bote egiterakoan, lehenengo eskubia eta gero ezkerra. Ariketa honekin hamar minutu igaro genituen. Ariketa hau bukatu eta jaurtiketa libreak landu genituen, binaka jaurtiz. Hamar jaurtiketa libre bota behar ditugu, eta gutxienez zazpi sartu behar , bestela , hogeita bost abdominal eta hamar flexio egin behar ditugu. Ondoren ura edatera joan ginen. Ariketa hauen ondoren hamar minutu egin genituen korrika armailetako eskaileratan. Gero, partidoetan erabiltzen ditugun sistemak edo jugadak landu genituen. Jugadak landu ondoren, kontraerasoak lantzen ditugu, ahalik eta azkarren egiten saiatuz. Presioa ere landu genuen, partidoetan ondo atera dadin. Azkenik bost bosten aurka aritu ginen. Entrenamendua bukatzeko berriz luzatu genuen.
Asteleheneko entrenamendua hasi baino lehenago animikoki ondo nengoen, aurreko gau horretan dexente lo egin nuelako, eta fisikoki ere ondo sentitu nintzen. Entrenamendua bukatu ondoren nekatuta nengoen, baina ez hainbeste, ariketa gehienak baloiarekin egin baikenuen.
Pultsazioei erreparatuz, aipatu behar dut esnatzerakoan 53 pultsazio minutuko nuela, entrenamendu hasi baino lehenago 70 pultsazio minutuko, eta entrenamendua bukatu ondoren, 87 pultsazio minutuko.
Hona hemen taldearen argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario