Ostiraleko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion eta korri egiten genuen bitartean besoak aurrera eta atzera mugitu genituen. Ondoren, geldik geundela, ikasle batek egindako beroketari jarraitu genion:besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotuz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, irakasleak zirkuitu bat prestatu zuen eta bertan saltoak, flexioak, lumbarrak eta ukemi(erorketa) batzuk landu genituen.

-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Luxazioekin zerikusia zuten bi giltza praktikan jarri genituen: ude hishigi jujigatame eta ude garami. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, judoka bakoitzak bere giltzak praktikan jarri genituen konbinazio ezberdinak eginez eta ondoren bikoterai lurrera botaz amaitu genuen. Atal teknikoari amaiera emateko 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta ondoren binaka jarrita giharrak luzatu genituen.
Ostiraleko entenamendua hasi baina lehenago, bai animikoki eta bai fisikoki oso ondo nengoen, gorputza deskantsatuta nuelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen nahiz eta fisikoki nekatuta sentitu.
Bukatzeko, esnatzean 59 pultsazio nituen, gero, entrenamendua hasi baino lehen 65 pultsazio minutuko eduki nituen eta amaitzeko, entrenamendua bukatu nuenean 93 pultsazio nituen minutuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario