-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin nuen. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu nituen: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, kono batzuk jarriz, slalom bat egin nuen, lurra laua zen tokian. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin nituen gorantz, gorputza guztiz berotzeko.
-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi nintzen. Nire entrenamendua Somporteko estazioan egin nuen, Frantziako pirinioetan. Bertako pistak, Candanchurekin batera, eskiatzeko 30 kilometro inguru dituzte. Larunbateko entrenamendua "klasiko" estiloan egin nuen. Larunbat goizean, pista guztiak zapalduta ez zeudenez, nire entrenamendua pista berdean(5,5km) eta pista urdinean(2,2km) egin nuen. Hasteko, pista berdea egin nuen, lehenengo hiru kilometroak erritmo bajuan egin nituen eta azken kilometrotan erritmoa igo nuen. Ondoren, pista urdinean sartu nintzen eta elurra nahiko ondo zegoenez, hiru bira eman nizkion, tartean 15 minutuko etenaldia egin nuen, energiak berreskuratzeko. Azken bira ahalik eta erritmo altuenean egiten saiatu nintzen. Atal teknikoarekin amaitzeko, pista laua zen tokian, lehenik ezkerreko eskia eta gero eskuinekoa kenduz, bide batetik eskiatzen saiatu nintzen, oreka lantzeko.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan korri egin nuen eta ondoren, luzaketak egin nituen.
Larunbateko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nintzen, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ere oso ondo sentitu nintzen, deskantsatuta nengoelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki nahiko nekatuta egon, hiru orduz eskiatzen egon nintzelako.
Larunbateko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 63 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 89 pultsazio minutuko nituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario