2012/01/22

Eskia(fondo):12.saioa


Gaur goizeko entrenamendua honakoa izan da:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin dut. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu ditut: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, makilak hartuz korri egin dut, aldapa txiki batzuk igoz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin ditut gorantz, gorputza guztiz berotzeko.


-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi naiz. Nire entrenamendua Candanchuko estazioan egin dut, Aragoiko pirinioetan. Bertako pistak, Somportekin batera, eskiatzeko 30 kilometro inguru dituzte, baina azken egunetan elurra asko ez duenez egin, pista batzuetako egoera ez zen egokiena eta Somporteko pistetan ezin izan dut eskiatu. Gaurko entrenamendua "patinador" estiloan egin dut. Gaur goizean, pista guztiak zapalduta ez zeudenez, nire entrenamendua pista berdean(4km) eta pista gorrian(3,5km) egin dut. Hasteko, pista gorria egin dut, lehenengo bi kilometroak erritmo bajuan egin ditut eta azken kilometrotan erritmoa igo dut. Ondoren, pista berdean sartu naiz eta  bi bira eman dizkiot, tartean 15 minutuko etenaldia egin dut, energiak berreskuratzeko. Azken bira ahalik eta erritmo altuenean egiten saiatu naiz. Gaur, nahiz eta asko ez eskiatu, entrenamendu gogorra izan da pista gorriak esfortzu handia eskatzen duelako.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan korri egin dut eta ondoren, luzaketak egin ditut.

Gaurko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu naiz, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki pixka bat nekatuta nengoen, aste gogorra izan delako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki oso nekatuta egon.

Gaurko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 60 pultsazio minutuko nituen, goizean eskiatu baina lehen, 69 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu eta gero, 90 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario