2012/01/21

Futbola: 4. saioa

Asteazkeneko entrenamendua honakoa izan zen:
-Hasteko, betiko moduan, berotzeko, zelaiari bi bira eman genizkion. Bi birak eman eta gero, betiko beroketa egin genuen, hau da, lepoa, besoak, txorkatilak, hankak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Ondoren, giharrak luzatu egin genituen, lesioak prebenitzeko.
-Beroketa egin eta gero, atal tenkikoarekin hasi ginen: hasteko, fisikoa landu genuen 1000 metroko lau serie eginez. Ondoren, bi talde egin eta baloiaren jabetza landu genuen talde batek besteari baloia kentzen saiatuz. Hori amaitzerakoan, jautiketak egin genituen. Atal honekin bukatzeko, baloiaren jabetzaren bi talde berdinekin partidu bat egin genuen 25 minutukoa.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari beti bezala. Ondoren, lurrean eserita giharrak luzatu genituen eta flexioak, lunbarrak eta abdominalak egin genituen.

Asteazkeneko entrenamendua hasi baino lehen, pixka bat nekatuta nengoen eskolan egun guztia egon eta gero. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, eta fisikoki nahiko nekatuta nengoen entrenamendua gogorra izan zelako.

Asteazkeneko pultsazioak hauek izan ziren, esnatzean, 60 pultsazio nituen minutuko, arratsaldean entrenamendua hasi baino lehen, 68 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 86 pultsazio minutuko nituen.

Bukatzeko aragazki hau utziko dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario