-Hasieran beroketa egin genuen eta berotzeko, lehenengo bi bira eman genizkion zelaiari beti bezala. Ondoren, entrenamenduro egiten dugun beroketa egiten dugu, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Beroketarekin bukatzerakoan, giharetako luzaketak egin genituen, hau da, kuadrizepsa... Horrekin beroketako atala bukatu egin genuen.
-Beroketa bukatu egin genuenean, atal teknikoari hasiera eman genion: hurrengo egunean partidua genuelako atal teknikoa nahiko lasaia izan zen. Hasteko, binaka jarri eta bat zelaiaren zabaleran alde batean jarri eta bestea beste aldean jarri eta bien artean pase luzeak egin genituen golpeoa lantzeko. Ondoren, gertuago jarrita bien artean takadak eta pase motzak egin genituen. Atal teknikoarekin amaitzeko, kornerreko estrategiak landu genituen, hau da, kornerrak ateratzekoan jokaldiak prestatu genituen.
-Entrenamenduari amaiera emateko, lasaitasunera bueltatzeko bi bira eman genizkion zelai osoari eta ondoren, berriro ere giharrak luzatu genituen.
Atzoko entrenamendua hasi baino lehen, animikoki oso ondo nengoen, eta futbolean jolasteko gogokin nengoen. Fisikoki ere oso ondo nengoen, arazo fisikorik gabe. Entrenamendua bukatutakoan, ondo nengoen bai animikoki eta baita fisikoki ere entrenamendua lasaia izan zelako.
Bukatzeko, atzo esnatzean 57 pultsazio nituen, gero, entrenamendua hasi baino lehen 64 pultsazio minutuko nituen eta amaitzeko, entrenamendua bukatu nuenean 82 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario