2012/02/08

2.SAIOA



Gaur etxeko korri egiteko makinan kirol pixka bat egitea erabaki dut.  Zeren eta, polikiroldegira joan ahal izateko denbora pixka bat behar dut eta gaur ez nuen denbora nahikoa.

Hasteko eta beroketa moduan luzaketa batzuk egin ditut: txorkatilekin mugimendu zirkularra, besoak gorantz eta beherantz mugitu, lepoa mugitu…etab.
Ondoren, korri egiteko makinaren gainean jarri eta korri egiten hasi naiz. Ordu erdiz egon naiz korrika egiten  nire makinako 7. belozidadean.

Gaur esnatzean, 55 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin baina lehenago 66 pultsazio minutuko  eta kirola egin ondoren 89 pultsazio minutuko.

Korri egiten hasi baino lehenago oso nekatuta negoen. Izan ere, azterketak bukatu  berri ditugu eta oraindik pilatutako nekea nabaritzen da. Baina kirola egin eta gero, pixkat bat hobeto sentitu naiz. Oso nekatuta ala ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario