-Hasteko beroketa egin genuen eta berotzeko, lehenengo zelaiari bi bira eman genizkion. Bi birak eman eta gero, entrenamenduro egiten dugun beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Horren ondoren, giharrak luzatu genituen, hau da, kuadrizepsa, iskiotibialak... Horrez gain abdominalak, lunbarrak eta flexioak egin genituen.
-Beroketa bukatu egin genuenean, atal teknikoarekin hasi ginen: atal teknikoa hasteko, fisikoa landu genuen eta 1000 metroko 4 serie egin genituen. Fisikoa lantzeaz bukatzerakoan, bakoitzak baloi bat hartu eta jautiketak egin genituen, ondoren, jokaldiak egin genituen paseak eginez. Eta atal teknikoarekin amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen.
-Entrenamenduarekin amaitzeko, lasaitasunera bueltatzeko bi bira eman genizkion zelai osoari hasieran bezala eta ondoren, berriro ere giharrak luzatu genituen.
Asteazkeneko entrenamendua hasi baino lehen, animikoki nahiko ondo nengoen. Fisikoki ere oso ondo nengoen, arazorik gabe. Entrenamendua amaitzerakoan berriz, ondo nengoen animikoki eta baino fisikoki nekatuta nengoen atal fisikoa egin eta gero.
Bukatzeko, esnatzean 61 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 66 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 85 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:

No hay comentarios:
Publicar un comentario