2012/02/12

Futbola: 7. saioa

Ostiraleko entrenamendua honakoa izan zen:
-Hasteko, berotzeko, zelaiari bi bira eman genizkion. Bi birak eman eta gero, betiko beroketa egin genuen, hau da, lepoa, besoak, txorkatilak, hankak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Ondoren, giharrak luzatu egin genituen.
-Beroketarekin amaitzerakoan, atal tenkikoarekin hasi ginen: lehenengo, zentroak eta erremateak egin genituen. Ondoren, hiru talde egin eta baloiaren jabetza landu genuen talde batek beste biei baloia kentzen saiatuz. Atal teknikoarekin bukatzeko, hirunaka jarri ginen eta porteri txikiekin partiduak egin genituen hiruko taldeen artean.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari hasieran bezala. Ondoren, giharrak luzatu genituen eta flexioak, lunbarrak eta abdominalak egin genituen.

Ostiraleko entrenamendua hasi baino lehen, pixka bat nekatuta nengoen. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, eta fisikoki nahiko ondo nengoen ere entrenamendua lasaia izan zelako.

Ostiralean pultsazio hauek izan nituen: esnatzean, 59 pultsazio nituen minutuko, entrenamendua hasi baino lehen, 66 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 82 pultsazio minutuko nituen.

Bukatzeko aragazki hau utziko dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario