Asteleheneko aerobikeko klasea horrelakoa izan zen:
Hasteko
beroketa moduko bat egin genuen. Hau da, salto moduko batzuk egin genituen eskuak
eta hankak berotzeko.Honekin batera, beste pauso asko egin genituen:
memoral,..etab. hau guztia
musikaren
erritmoan noski. Beroketa bukatzean, arnasketa errekuperatzeko luzaketa batzuk
egin genituen. Horrela, arnasa errekuperatzeaz gain, gorputza kirolerako prestatu genuen.
Jarraitzeko
eta kirol gehiago egiteko, benetako klasearekin hasi ginen. Horretarako
“korografia” moduko batekin jarraitu genuen. Delako korografia honek pauso asko
ditu. Horien artean, betiko “uvea” edota “mamboak” etab. Pixkanaka pixkanaka
korografiari pausoak gehitzen joan ginen, eta azkenean korografia nekagarri eta
zail bat sortu genuen. Baina musikarekin egiteak motibazioan asko laguntzen du
eta klasea errazagoa izaten lagundu zuen.
Astelehenean, esnatzean, 56 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin
aurretik 65, eta kirola egin ostean 87.
Aerobikeko klasea hasi baina lehenago, oso nekatuta nengoen.
Izan ere, azterketetan geunden. Beraz, klasea joan baina
lehenago animikoki nahiko baxu nengoen. Baina klasea amaitu zenean askoz ere
animatuago nengoen. Izan ere, kirola egiteak beti sentiarazten zaitu gustorago.
Beraz badakizue, kirol asko egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario