Lehen aipatu bezala, Iñigorekin, gauza ezberdinak lantzen dira baina gurekin batez ere, teknikaren inguruan ibiltzen da. Atzo ariketa ezberdinak egin genituen gauza ezberdinak landuz, adibidez, pase mota ezberdinak eginez ahal den aurkari kopuru berdina bese alderdian uztea helburutzat hartuz, ariketak eta arau ezberdinak jarriz partidu antzeko bat egin genuen. Ondoren, hasieran egindako ariketa sinple bat errepikatu eta ondoren konplikatzen hasi zen. Horretarako 6 pertsonez osatutako karratu bat egin genuen, eta posta bakoitzean zegoenak ariketa ezberdin bat egin behar zuen bere txanda zenean eta baloia iristean.
Entrenamendua bukatzeko, abdominal eta flexio bi serie egin genituen.
Taldeko batzuk abdominalak egiten.
Lasaitasunera bueltatzeko, lurrean luzaketak egin genituen. Entrenamendu nahiko gogorra egin genuenez, bolak ere askatu genituen.
Goizean esnatzen 66 pultsazio nittuen, entrenamendua hasi aurretik 74 eta bukatzean 93 pultsazio.
Nekatuta joan nintzen, lo falta nuelako eta egia esan entrenamendu bukaerarako ez nuen espero bezain nekatuta bukatu. Hala ere, beste egunetan baino askoz ere nekatuago bukatu nuen.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario