Entrnamenduak-Kirol
egokitua
Guk
kirol egokitutako entrenamenduak egingo ditugu. Entrenamendu bakoitzean, kirol
ezberdinak egingo ditugu eta lehenengo entrenamendurako badminton aukeratu egin
dugu.
Lehenengo
atalean, hasteko 5 minutu korrika egingo dugu. Korrika egiten dugunean, gure
artikulazioak flexiblegoak egiten dira. Odol-zirkulazioan hobekuntza bat jasaten
da, horrela gure bihotzeko osasuna hobetuko da.
Ondoren,
joku batean jolastuko gara, 3 minutu
iraungo duena: kome-kokos. Jolas horretan 3 pertsona harrapatuko dituzte, baina
norbait harrapatzerakoan, badminton raketakin toke bat egin eta bera izango da
harrapatzen duen pertsona.
Lehenengo
atalekin bukatzeko, 2 minutuko estiramenduak egingo ditugu.
-Beso bat estiratu behar da eta
bestearekin eutsi. Gero beso aldaketa bat egin.
-Beso bat buru atzetik pasa eta
bestea bizkarraren atzean jarri eta eskuak ukitzen saiatu. Gero berdina baina beste
besoarekin.
-Eskuak elkartu eta gero
aurrerantz estiratu.
-Esku batekin ukondoa hartu eta
alde batera inkilinatu behar da. Gero beste besoarekin.
Orain
bigarren atalarekin hasiko gara. Ariketa guztiak lurrean eserita egin behar
dira eta denak minutu batekoak izango dira.
-Lehenengo ariketan, hirunaka
jarri behar dira eta raketarekin 10 toke egin behar dira. Lehenengo pertsona
batek egin behar du eta ondoren besteek. Talde bakoitzean bi raketa minimo
egongo dira.
-Lehenengo ariketako taldeak mantenduz
eta daukaten materialekin, 10 toke egin behar dituzte raketaren bi aldeekin,
lehenengo bat eto gero bestea.
-Sake altua praktikatuko
dute. Sakean lehenengo pertsona batek
egingo du eta gero besteak. Talde batean raketaren bat ez badago, raketa bata
besteari pasako diote.
-Sake motzak egin behar dira. Materiala
ez badaukate aurreko ariketa bezala egin behar dute.
-Taldeak binaka jarri eta raketa ez dutena talde batekin
jarri behar dira. Raketa ez dutenak raketa duten pertsona batekin txandakatu behar dira. Ariketa honetan egin behar dena
da: partidu hantzeko bat egin, hau da, jarri talde bat beste baten kontra eta
gero taldeak txandakatu, alde batekoak ezkerrerantz joaten eta beste aldekoak
eskuinerantz.
Entrenamendua
bukatzeko, 5 minututan estiramenduak egin behar dira.
-Beso bat beste estiratu behar da eta
bestearekin eutsi. Gero beso aldaketa bat egin.
-Beso bat buru atzetik pasa eta
bestea bizkarren atzen jarri eta eskuak ukitzea saiatu. Gero berdina baina
besoak beste ordenarekin.
-Eskuak elkartu eta gero
aurrerantz estiratu.
-Esku batekin ukondoa hartu eta
alde batera inkilinatu behar da. Gero beste besoarekin.
Alazne, Elsa, Alba, Lydia, Lidia.R eta Amaia
No hay comentarios:
Publicar un comentario