2012/02/29

Saskibaloia: 2.saioa

Gaurko entrenamendua honako hau izan da:

Gaurko entrenamenduaren hasiera diferentea izan da normalean egiten ditugun hasierekin. Lehenik eta behin harrapaketetan ibili gara bi baloiekin. Bi baloien funtzioa hauxe da: harrapatu egin behar zaituztenean baloia zure eskuetan badago, ezin zaituzte harrapatu, orduan bi funtzio ditu ariketa honek, korri eginez berotu egiten duzula eta azkarra eta zehatza izan behar zarela pasea egiterakoan, zure taldekideei ez harrapatzeko. Ariketa oso sinplea da, baina asko laguntzen du. Beroketa espezial hau egin ondoren, denok batera estiratu dugu. Gorputzaren goiko partetik hasi gara estiratzen, txorkatilekin bukatzeko. Lehenengo lepoa estiratu dugu, gero besoak, sorbalda, eskumuturrak eta gerria. Azkenik hankak eta txorkatilak.
Hasierako atala alde batera utzita, atal teknikoarekin hasi gara. Gaur atal teknikoan jaurtiketa izan da nabarmen. Jaurtiketa lantzeko bi filatan jarri gara: bat hiruko marrean eta bestea saskiaren azpian. Saskiaren azpian zeudenak, beste filakoei pasatzen zien, eta beraiengana saltatze zuten, bere jaurtiketa oztopatzeko. Hiruko marrean zeudenak baloia jaso eta ahalik eta azkarren jaurtitzen saiatu behar zuten, ahalik eta saskiratze gehiago sartuaraziz. Ariketa hau egin eta gero hiru hiruren aurka egin dugu. Eraso bat amaitutakoan erasotzen ari zirenak defentsan jarri dira, eta defentsan zeudenak, erasoan. Ariketa hau gogorra izan da fisikoki, gaur entrenamenduan jende gutxi geundelako eta deskantsatzeko momenturik ez baikenuen. Ariketa hau egin ondoren jaurtiketa libreak jaurti ditugu. Eta ondoren, ura edatera joan gara.Entrenamendua bukatzeko, partidoetan jaurtiketa libre erabakigarrietan urduri ez jartzeko ariketa bat egin dugu. Atal fisikoa ere badu ariketa honek. Taldekide guztiak kantxaren fondoan jartzen dira, fondoko marrean zabalduta alde batetik bestera. Taldekide bat joaten da jaurtiketa libreko marrara, eta jaurtiketa librea sartu behar du, bestela berak eta taldekide guztiek bi sprint egin behar dituzte. Horrela taldekide guztiak bota arte. Zoritxarrez gaur ez geunden inspiratuta.

Gaurko entrenamendua hasi baina lehenago motibazio eta gogo handia nuen entrenatzeko, aurreko asteburuan partido erraz bat galdu genuelako, eta entrenamenduak ondo egiten badituzu partidoak ondo aterako direlako. Bukatzerakoan nekatuta negoen, baina motibazio aldetik ez da ezer aldatu.

Pultsazioen aldetik ez da egon gauza arrarorik. Jaiki naizenean 58 pultsazio minutuko nuen, entrenamendua hasi baino lehenago 72 pultsazio munutuko eta bukatzerakoan 90 pultsazio minutuko.

Hementxe partidua hasi baino lehen ateratako argazkia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario