2012/02/27

7. Saioa


Gaur,astelehena, aerobikeko klasera joan naiz. Segituan klasearekin hasi gara, eta beroketa moduan hankak, besoak, lepoa etab. ondo luzatu ditugu ariketa ezberdinen bitartez, musikarekin batera.

Beroketa egin eta gero, zuzenean atal teknikoarekin hasi gara. Horretarako ariketa desberdinak egin ditugu. Horien artean: memoral, mambo, txatxa, bueltas,patadas,alde batera eta bestera pausoak, guk diseinatutako koreografiak, etab. hau guztia musikarekin.

Atal teknikoaren amaiera bat- batekoa izan da. Hau da,musikako klasea nuenez ez dut bukaerako “lasaitasunera itzultze” hori burutu.

Ariketa fisikoa egin baina lehenago nekatuta sentitzen nintzen baina ariketa fisikoa egin eta gero, nekatuta sentitzeaz gain, oso osasuntsu eta ondo sentitu naiz. Oso ondo etorri zait ariketa fisikoa egitea.

Gaur esnatzean, 58 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik 66 pultsazio minutuko eta kirola egin eta gero 84 pultsazio minutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario