Gaur, igandea otsailak 26, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz mendira joan naiz goizean. Otsabiora joateko asmotan nengoen baina asteburuan tripako eta buruko min pixka batekin egon naizenen bueltatxo txikiago bat egitea erabaki dut.
Beraz, beroketa berezirik egin gabe zuzenean mendi aldera abiatu naiz. 45 minutuz ibili naiz, hasieran aldapa gora egin dut, ondorengoa ia dena lisoa zen. Azkenik, beste alde batetik bueltatzea erabaki dut, beraz, berriro ere aldapa gora egin behar izan dut 8 minutuz gutxi gora behera. Buelta ez da oso handia izan, baina eguraldi onarekin gustura aritu nahiz gehiegitxo nekatu gabe.
Esnatu naizenean 68 pultsazio nituen, mendira joan aurretik 74 eta bueltan 82. Gaur futboleko entrenamenduak amaitzean baina pultsazio gutxiago izan ditudala konturatu nahiz, esfortzua askoz ere txikiagoa izan delako pentsatzen dut.
Nekatuta joan nahiz mendira, eta gero ikasi egin behar nuenez ez nengoen oso animatuta. Hala ere, mendian oso gustura egoten nahiz eta bueltatzean askoz ere animatuago nengoen. Ondoren dutxa bat hartu eta ikasteko indar gehiagorekin baitnengoen.
Gure txakur Gar-i gaur goizean mendian ateratako argazkia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario