Asteleheneko entrenamendua nahiko fisikoa izan zen, asteburuko partidua galdu genuelako, Beti bezala, beroketa eta luzetekin hasi ginen. Berotzeko, ariketa arraro bat egin genuen. Harrapaketetan ibili ginen, eta harrapatzen zizuten lekuan, esku bat eduki behar zenuen harrapatzerakoan. Ariketa honez gainera, pare bat buelta eman genizkion kantxari. Beroketa atala alde batera utzita luzatu gin genuen.Hankak luzatu genituen bereiziki, entrenamendua fisikoa izango zela esan zigutelako.
Entrenamendu osoan atal teknikoa lantzeko ariketa bakarra egin genuen. "Manejo"-a lantzeko ariketa bat egin genuen. Kantxa osoaren zehar konoak zeuden zirkuito bat osatuz. Zirkuitoa defentsarekin egiten zenuen, eta baloia galtzen bazenuen, 25 abdominal eta 25 flexio egin behar ziren. Atal teknikoa eta gero sprint-ak egin ditugu. Kantxa osoa sprint-ean egin 3 aldiz eta 20 segundu deskantsatu horrela 5 aldiz. 5 aldiz egin eta gero bi minutu deskantsatu eta berriro berdina egin behar izan genuen beste bi aldiz. Sprint-ak bukatzerakoan ura edatera joan ginen eta gero eskaileretan egin genuen korri 15 minutuz. Entrenamendua bukatzeko abdominalak eta flexioak egin genituen.
Entrenamendua hasi baino lehenago animikoki ondo nengoen, baina entrenamendu fisikoa izango zela esan zigutenean animoak segituan jaitsi zitzaizkidan. Entrenamendua bukatzerakoan beste batzuetan baino nekatuago nengoen. Esan beharra dago, iñauteriak eta gero egindako lehenengo entrenamendua zela-
Pultsazioak jaikitzerakoan eta entrenamendu baina lehenago normalak ziren, baina entrenamendua bukatzerakoan besteetan baino azkarragoaz izan ziren. Jaikitzerakoan 57 pultsazio minutuko nuen, entrenamendua baino lehenago 74 pultsazio minutuko eta entrenamendua bukatzerakoan 99 pultsazio minutuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario