Gaur igandea, eskiatzera joan naiz. Hasieran, eta beroketa
bezala, pista batzuk jetsi ditut lasai-lasai eta gorputzeko atalak ondo
berotuz: besoak, ukalondoak,sorbalda, hankak, txorkatilak..etab. Ondoren, eslalon
baten modukoa egin dut. Hau da, zig-zag moduko mugimendua egin dut eskiekin.
Nire eski saioa Formigalen egin dut eta goizeko 09:45etan
dagoeneko eskiatzen nengoen. Atal
teknikoarekin hasteko, pista errezekin hasi naiz (urdinak), baina pixkanaka
pista zailagoak jeisten joan naiz (gorriak eta beltzak). Hasieran “sarrios”-etik “anayet” –era dihoan
telesilla hartu dut. Ondoren , “anayet” pista jetsi dut, eta ondoren pistak
jeisten egon naiz 14:00ak arte. Pista hauen artean: “pico royo”, “huegas”, “cantal”,
“sextas”-eko pista asko, etab.14:00-tan eskitzez utzi dugu elurra oso gaizki
zegoelako ordurako.
Eski saioa amaitzeko eta lasaitasunera bueltatzeko, botak
kendu eta hankak lasaitzen saiatu naiz.
Gaur esnatzean, 56
pultsazio minutuko nituen. Eskiatzen hasi baina lehenago, 65 pultsazio minutuko
eta eskiatu eta gero 86 pultsazio minutuko.
Gaur esnatzean, animikoki oso nekatuta nengoen. Izan ere, atzo ere eskiatzen egon nintzen eta hori dela
eta, gorputza oso nekatuta neukan. Baina, oso pozik nengoen. Zeren eta,
eskiatzera joaten naizen bakoitzean oso pozik nago, asko gustatzen zaidan gauza
bat delako.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario