-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion eta sprint batzuk tartekatu genituen. Ondoren, geldik geundela, irakasleak egindako beroketari jarraitu genion: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotuz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, irakasleak tatamian zehar zirkuitu bat jarri zigun eta bertan saltoak, flexioak eta ukemi(erorketa) batzuk praktikan jarri genituen; froga bi aldiz egin genuen, gure aurreko denbora hobetzeko asmoz.
-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Astean zehar egindako luxazio eta estrangulazio guztiak praktikan jartzeko, lurreko hiru randori egin genituen, bakoitza hiru minutukoa. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, judoka bakoitzak bere giltzak praktikan jarri genituen, konbinazio ezberdinak eginez eta ondoren bikoterai lurrera botaz amaitu genuen. Ondoren, judoka bakoitzak besteari bost aldiz lurrera botatzen zion eta bertan jarraitu genuen inmobilizazioak, luxazioak edo estrangulazioak eginez. Atal teknikoari amaiera emateko, 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta ondoren binaka jarrita giharrak luzatu genituen.
Ostiraleko entrenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo nengoen, nahiz eta fisikoki nahiko nekatuta egon, azterketetako astea izan delako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, nahiz eta fisikoki nekatuta sentitu; entrenamendu nahiko gogorra izan baitzen.
Bukatzeko, esnatzean 54 pultsazio minutuko nituen, arratsaldean, entrenamendua hasi baino lehen 69 pultsazio minutuko nituen eta amaitzeko, entrenamendua bukatu ondoren 89 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario