2012/03/06

10. Saioa


Gaur asteartea, kirol pixka bat egitea erabaki dut. Eta eguraldi txarra egiten zuenez, etxeko korri egiteko makinan korrika egitea erabaki dut. Zuzenean eta beroketaren atala egin gabe atal teknikoarekin hasi naiz.

Beraz, atal teknikoarekin hasteko, korrika hasi naiz. Baina ez naiz zuzenean azkar korri egiten hasi, lehenengo poliki-poliki hasi naiz eta progresiboki martxa hobetzen joan naiz. 40 minutuz egon naiz korri egiten gutxi gora behera.
Atal teknikoarekin amaitzeko, lurrean etzan naiz guztiz errekuperatu arte. Izan ere, arnas estuka nengoen.

Kirola egin aurretik, animikoki indarrez eta gogoz sentitzen nintzen. Izan ere, siesta txiki bat egin dut eta horrek asko lagundu dit. Kirola egin eta gero oso ondo sentitu naiz eta positiboa den zerbait egin dudala sentitu dut.

Gaur, esnatzean 60 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik 65 pultsazio minutuko nituen eta kirola egin eta gero 84 pultsazio minutuko nituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario