Goal-ball
Beroketak:
·
Berotzeko 5
minutuz korrika egingo dugu, korrika egiterakoan gorputza hobeto oxigenatzen
baita eta hankak ere berotzen ditugu.
Ondoren besoak buruaren atzetik pasatuz
ukondotik eskuarekin beste aldera tiratuko dugu segundo batzuetan eta berdina
egingo dugu beste besoarekin, horrela ez dugu inongo tiroirik edukiko
partiduetan. Hau egindakoan esku batekin gure oina hartuko dugu bizkarretik
horrela gure hankek ez baitute tiroirik sufrituko.
Bukatzeko hankak tiratuko
ditugu aldera batera eta bestera hankak luzatuz eta mantenduz.
·
Berotzeko ere
joku batera jolastuko gara: usoa eta ehiztaria. Joku honetan 3-4 pertsona ehiztariak
dira eta gainontzekoak usoak, ehiztariek pilota bakarra dute eta beraien artean
paseak eginez usoak jo behar dituzte pilotarekin (ehiztariek pilota daukatenean
ezin dira mugitu).
Entrenamendua:
·
Partidoak baino
lehen pase batzuk egingo ditugu. Bi fila egingo ditugu eta fila bakoitzean pertsona
batek kaskabelak dituen pilota bat pasako dio hurrengoari (honek begiak itxita
eduki behar ditu itsua delakoan), pasatu ondoren filara bueltatu eta baloia
hartu duenak hurrengoari pasa behar dio.
·
Partidoak egiteko
4 taldetan jarriko gara 2 partido ezberdin egiteko. Partidoak brilet jokuaren
antzekoak dira baina kasu honetan itsuak garenez baloiek kaskabelak dituzte eta
entzumenaren bidez jakin behar dugu baloia non dagoen ala nola gure ikaskideak
ere.
Erlajazioa:
·
Bukatzeko besoak
buruaren atzetik pasatuz ukondotik eskuarekin beste aldera tiratuko dugu eta
berdina egingo dugu beste besoarekin, honela gure muskuluak ez dira gogortuko.
Azkenik hankak tiratuko ditugu aldera batera eta bestera hankak luzatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario