2012/03/07

6.SAIOA(nerea)

Atzo asteartea, martxoak 6, entrenamendua nahiko teknikoa izan zen. Aurreko astean fisikoa landu genuen asteburuan partidarik ez genuela aprobetxatuz, beraz, atzoko entrenamenduan baloiarekin ariketa ezberdinak egin genituen.

Hasteko korri pixkat bat egin genuen eta ariketa ezberdinak egin genituen berotzen genuen bitartean besoak, hankak, gerria...estiratzeko. Ondoren ezer gehiegorik egin gabe, zuzenean zelai haundira pasa eta atal teknikoarekin hasi ginen, kasu honetan baloiarekin hainbat ariketa. Korrika gindoazen einean, toke batean egindako pase motzak zein luzeak landu genituen.  Gero, launaka jarriz hankekin pase ezberdinak landu genituen, eta jokaldi mota ezberdinak landu genituen talde txikitan. Azkenik, jokaldi bat simulatzen zuen ariketa egin genuen behin eta berriro errepikatuz. Horretarako 4 posta zeuden eta posta bakoiztzean zeregin bat zeneukan, bertan, pase motzak, pase luzeak, gorputzarekin baloiaren kontrola airean dagoena, tiroak eta zentroak lantzen genituen, denak posta guztietatik askotan pasa ginelako. Azkenik, aste hontan zein posiziotan jokatuko dugun landu genuen, sistema berri batera jokatu behar dugunez, hori esplikatu ziguten.

Entrenamenduari amaiera emateko eta lasaitasunera bueltatzeko, lurrean eserita estiramenduak egin genituen, datorren asteburuko partidari buruz hizketan.

Esnatu nintzenean 69 pultsazio nituen, kirola egiten hasi baino lehen75 eta 86 ondoren.

Nekatuta joan nintzen entrenamendura lo falta nuelako, baina hala ere ez zitzaidan oso gogorra egin ariketa gehientsuenak lasaiak baitziren. Baina korri dexente egin behar zen momentuan besteetan baina lehenago        nekatzen nintzela konturatu nitzen.                                  

Entrenamendua halere, inongo lesiorik gabe eta animikoki ondo amaitu nuen;esan beharra dago nekatuta ere bukatu nuela.
   Entrenamendu hasierako beroketan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario