2012/03/12

11. Saioa


Gaur, astelehena, aerobikeko klasea nuenez, kiroldegira joan naiz. Beroketa bezala, eta denbora guztian musikaren doinuarekin, hankak, besoak, eta gorputzeko muskulu guztiak berotzeko estiramenduak egin ditugu.

Ondoren, atal teknikoarekin jarraitu dugu. Horretarako gaurkoan, zirkuitu moduko bat egin dugu. Zirkuitu horretan leku ezberdinak zeuden. Eta, binaka jarrita, leku ezberdin horietako bakoitzetik pasa behar genuen, leku horietako bakoitzean 5 minutu egonez. Leku horietan, agdominalak, hankeko muskuluak lantzeko ariketa batzuk, besoetako muskuluak indartzeko “goma” moduko batzuk, pesak…etab. zeuden.

Atal teknikoarekin amaitzeko, ez dut lasaitasunera bueltatzeko ariketarik egin. Izan ere, eta astelehenero bezala, banda nuen  eta lehenago joan naiz klasetik.

Kirola egin aurretik, animikoki oso nekatuta nengoen. Baina kirola egin eta gero, oso ondo sentitu naiz eta gorputzean lasaitasuna sentitu dut.

Gaur esnatzean, 63 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 66 pultsazio minutuko eta kirola egin eta gero, 85 pultsazio minutuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario