Lehenengo 20 minutuak lisoak ziren, beraz, pixkana berotuz joateko aprobetxatu genuen. Ondoren, gogorrena zen bidea hartu genuen. Denera bi ordu eta erdi inguru ibili ginen. Halere, atal teknikoari dagokionez, eremu desberdinak zeudenez oso aldakorra izan zen,zati batzuk erreztasun haundiz egin genituen, beste eremu batzuetan berriz gehigo kostatu zitzaigun.
Lasaitasunera itzulketa, bi aldiz egin genuen. Alde batetik bide erdian gutxi gora behera, gelditu egin ginen. Paisaiaz goazatzeaz gain, ura edan eta zerbait jateko asmotan. Beste alde batetik, bidea guztia amaitzean, kotxea hartu baino lehen 5 minutuz geldirik egon ginen ura edan, eta berriz ere lasaitasunera itzuliz.
Igandean esnatzean 68 pultsazio nituen, mendira joan baino lehen 77 eta ondoren 85.
Nahiko nekatuta bueltatu nitzen etxera, mendira joateaz gain,asteburuan izandako futbol partidaren ondorioz. Halere, inongo lesiorik gabe bukatu nuen eta hankak ez zitzaizkidan besteetan bezain beste nekatu. Nahiz eta nekatuta bukatu, animikoki ondo bukatu nuen, oso gustura egon ginelako.
Mendian txakurrarekin ateratako argazkia.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario