16.SAIOA:

Igande arratsaldean ere mendira joan nintzen. Zakarditik Etxeskira joan nintzen.
Horretarako ez nuen beroketarik egin, zuzenean atal teknikoarekin hasi nintzen. Gutxi gora behera, guztira, ordu bat egon nintzen ibiltzen. Ez nuen batere deskantsatu. Hau da, zuzenean, Etxeskira iritsi ondoren, buelta hartu nuen Zakardirantz.
Lasaitasunera itzultzeko, Zakardira iritsi bezain laister minutu batzuk eserita egon nintzen arnasa berreskuratzeko.
Ibiltzera joan aurretik, fisikoki deskantsatua nengoen eta animikoki pixka bat agobiatua nengoen lehenago ikasten egon nintzelako. Ibili ondoren, fisikoki nekatuago nengoen eta animikoki hobeto sentitzen nintzen. Hau da, ez nengoen agobiatua.
Esnatzean, 58 pultsazio nituen minutuko. Kirola egin aurretik, 67 eta kirola egin ondoren 72
No hay comentarios:
Publicar un comentario