2012/03/13

12. Saioa


Gaur asteartea, kirol pixka bat egitea erabaki dut. Eta, egiteko gauza asko nituenez, etxean egitea erabaki dut. Horregatik, etxeko korri egiteko makinan korri pixka bat egitea pentsatu dut. Beraz, eta beroketarik gabe, zuzenean atal teknikoarekin hastea erabaki dut.

Gaurkoan, atal teknikoarekin hasteko, zuzenean korrika hasi naiz eta 40 minutuz egon naiz korri egiten abiadura berdinean. Abiadura progresiboki  aldatu gabe.

Atal teknikoarekin amaitzeko, muskuluak eta gorputzeko parte guztiak luzatu ditut, biharko agujetak galarazteko.

Kirola egin aurretik, oso ondo sentitzen nintzen. Izan ere, siesta egin dudanez, oso deskantsatuta nengoen. Kirola egin eta gero, nekatuago baina oso pozik sentitu naiz. Kirola egiteak oso ondo senti arazten nauelako.

Gaur esnatzean, 60 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 63 pultsazio minutuko nituen, eta kirola egin ondoren, 83 pultsazio minutuko nituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario