Heziketa fisikoa
Futbola- Kirol egokitua
Lehenik eta behin, berotzeko, 5 minutu korrika arituko dira. Eta beroketa
ez galtzeko, korri egin ondoren, beste 5 minutu “Stop” jolasten.
Behin beroketak eginda, prest daude hasteko. Beraz, ondo hasteko “medio”-n
jolastuko dute bost pertsonako taldetan. Honek 5-10 minutu iraungo ditu.
Klasearekin
jarraituz, denak ilara batean jarriko dira porteriaren parean eta atezain bat
egongo da. Atezaina beso bat edukiko balu bezala jolastu beharko du eta beste
guztiak penaltiak bota beharko dituzte; ez duenak sartzen atezain bihurtuko da
eta sartzen duenak, berriz, ilarara bueltatuko da. Honek beste 5-10 minutu
iraungo ditu.
Jarraian, kono batzuk jarriko ditugu porteriaren aurrean fila
batean distantzia apur bat utziz. Ilara batean jarriko dira denak eta
banaka-banaka zig-zag eginez kono guztiak pasa eta gola sartzen lortu behar
dute hauek pasa ondoren. Gogoratu atezainak beso bakarra duela eta errazago sar
ditzaketela golak.
Bukatzeko, hamar minutuko estiramendu batzuk egingo dituzte erlaxatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario