2012/03/13

8. SAIOA (nerea)

Gaur, asteartea martxoak 13, futbol entrenamendua eduki dut. Beroketarekin hasteko, tolosatik korrika bueltatxo bat eman dugu. Usabaletik atera eta ibari jarraituz berazubira joan gara, ondoren, eskubitara hartuz bonbero-parkera eramaten duen bidetik goraka korrika segi eta azkenik berriz ere usabalera bueltatu gara. Buelta nahiko motza zenez, erritmo azkarrean egin dugu.Iristean, luzaketa batzuk egin ditugu eta pixka bat lasaiatu ondoren futbol zelaira sartu gara.

Barruan, atal teknikoarekin hasi gara. Binaka jarriz ariketa ezberdinak egin ditugu, baloiaren kontrola, paseak, azkartasuna...lantzeko. Ondoren binaka hasieran, eta taldeka segidan, mugimendu zirkularrak praktikan jartzeko ariketa ezberdinak egin ditugu. Honen ondoren, posesioa landu dugu bi ekipo eginez eta komodin gisa bi "pibote"erabiliz. Azken ariketa, mugimendu zirkularretan oinarritu da eta ariketa hau porterira tiro bat botaz bukatzen zenez, tiroak ere landu ditugu.Lasaitasunera buelta egiteko, zirkulu batean eseriz luzaketak egin ditugu.

Gaur esnatzean 69 pultsazio nituen, kirola egiten hasi aurretik 72 eta ondoren 79.

Oso pozik joan naiz entrenamendura, eguraldi ona zegoenez, kalera korri egitera joateko gogo handia nuelako. Hasiera batean nekatu xamar ibili naiz, baina azken ariketa horrek lasaitzeko balio izan dit. Animikoki ondo bukatu dut entrenamendua, gainera, inongo minik gabe amaitu dut.

Entrenamendua hasi aurretik, medioan jolasten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario