2012/03/14

2. saioa

Astelehenean, aerobikeko klasera joan nintzen. Hasteko, beroketa batzuk egin genituen musikaren erritmoan, besoak, hankak, etab. berotzen. 

Atal teknikoarekin hasteko, zirkuito moduko bat egin genuen. Leku bakoitzean ariketa desberdinak eginez, gorputzeko atal asko landu genituen. Leku batean, besoak lantzen genituen, "goma" batekin; beste leku batean, abdominalak egin genituen; beste leku batean, pesak egin genituen; beste batean, hankeko muskuluak; beste batean, sokasaltoan ibili ginen; eta beste guztietan, "step"-arekin, belaunak landu genituen.

Lasaitasunera bueltatzeko, gure gorputza luzatu genuen, betiko moduan, musika jarraituz.

Animikoki kirola egin baino lehen, ez nintzen guztiz ondo sentitzen, pixka bat haserre nengoen, baina kirola egin ondoren, haserrea pasa zitzaidan, eta hobeago sentitzen nintzen. Fisikoki, kirola egin baino lehen nekatuta nengoen, egun luzea izan nuelako, eta kirola egiteaz bukatzean, oraindikan nekatuago nengoen.

Astelehenean, esnatzean, 55 pultsazio izan nituen: Kirola egin baino lehen, 60 pultsazio, eta kirola egin ondoren, 67.

No hay comentarios:

Publicar un comentario