2012/03/14

3. saioa

Gaur, martxoak 14, asteazkena, bizikleta hartu dut eta aerobikeko klasera joan naiz. Hasieran, musikaren erritmoan, beroketa batzuk egin ditugu. Besoak, hankak eta belaunak berotzen.

Gero, atal teknikoa egin dugu. Pertsona bakoitzak "step" bat zuen, eta bere gainean, hankak eta belaunak landu ditugu. Musika jarraituz, koreografia bat egin dugu, txa-txa, laukia, bemoral, etab. pausoak erabiliz, hau guztia "step"-aren gainean.

Gaurkoan ez lasaitasunari itzuli egin, presa nuelako eta berandu genbintzalako. Orduan, koreografia amaitzean, bizikleta hartu eta etxera bueltatu naiz.

Gaur goizean, esnatzean, 60 pultsazio nituen, kirola egin baino lehen, 67 pultsazio izan ditut eta kirola egin eta gero 73.

Animikoki gaur oso ondo sentitzen nintzen, pozik nengoen kirola egin baino lehen, eta kirola egin ondoren ere pozik nengoen, baina lasaiago nengoen, kirola egiteak asko lasaitzen nauelako. Fisikoki, kirola egin baino lehen ondo nengoen, baina kirola egin ondoren, oso nekatuta nengoen.

                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario