Lehenengo 2-3 minutuetan, pixka bat berotzeko asmotan, erritmo polikian joan naiz, ondoren erritmoa pixka bat azkartu dut. Hasieran, aldapa behera dexente tokatu zaizkit, ondoren aldapa gora egin behar izan dut gehien bat, lehenengo buelta bukatzeko zati lisoa egin behar izan dut. Ondoren, buelta hau errepikatu dut. 30 minutuz korrika ibili ondoren, iturri batean gelditu naiz 3 minutuz edo, ura edan eta lasaitzeko. Azkenik, buelta txikia egin dut, bertan aldapa gora eta behera ibili naiz etengabe.
Etxera iristean, eta lasaitasunera bueltatzeko asmotan, ura edan eta eserita egon naiz 5 minutuz. Segidan, luzaketa batzuk egin ditut hankak deskargatzeko.
Gaur goizean esnaztean 64 pultsazio nituen, korri egitera joan baino lehen 70 eta bueltatzean 79.
Asteburuan partidarik izan ez dugunez ez nengoen oso nekatuta eta egia esan ez zait asko kostatu korri egitea. Animikoki oso ondo sentitu naiz kirola egin bitartean eta ondoren ere oso ondo sentitu naiz. Minik egin ez dudan arren, aldapa asko zegoenez hankak kargatu zaizkidala sumatu dut, baina luzaketak egin ondoren hobeto sentitu naiz.
Etxera iritsi ondoren, luzaketak egiten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario