2012/03/19

13. saioa


Gaur, astelehenero bezala, aerobikeko klasera joan naiz. Hasteko eta beroketa moduan, hankak eta muskuluak luzatu ditugu, beti musikarekin noski. Eta koreografiaren zati bat ere landu dugu beroketarekin batera.

Atal teknikoarekin hasteko, gure koreografia betiko pausuekin gauzatu dugu. Hau da, bemoral,  bueltas, mambo, alde batera eta bestera bueltak, punta, talon, txatxa,…eta horrelako pausoak egin ditugu. Gaurkoan, steep-a erabiltzeko aukerarekin gainera.

Atal teknikoarekin amaitzeko, ez dut ariketarik egin. Izan ere, gaurkoan ere, lehenago joan beharra izan dut.

Aerobikeko klasea baina lehenago, oso pozik nengoen eta ariketa fisioa egiteko beharrarekin. Baina aerobikeko klasea eta gero, oso nekatuta sentitu naiz. Baina, nekatuta sentitzeaz gain, oso gustora eta erlaxatuta nengoen. Beraz kirola egiteak, beste behin, merezi izan dit.

Gaur esnatzea, 64 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 66 pultsazio minutuko. Eta kirola egin eta gero 83 pultsazio minutuko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario