2012/03/04

13.SAIOA:


Osteguneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarrita hainbat lunbar eta abdominal egin genituen eta gero, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz.

Berotu ondoren atal teknikoarekin hasi ginen. Iñauterietako dantzak alde batera utzita, dantza berriekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarri ginen, binakako dantza bat ikasteko. Gero, beste dantza bat hasi zitzaigun erakusten eta azkeniki, beste bat. Azkeneko dantza ez zitzaigunez asko gustatu, bigarrengo dantza jarraitu genuen ikasten eta amaitzeko, iñauteri aurreko dantza bat dantzatu genuen ea gogoratzen ginen jakiteko.

Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, lehenengo, lurrean 10 minutuz etzan ginen eta gero, luzaketak egin genituen.

Entrenamendua hasi aurretik, fisikoki pixka bat nekatua nengoen aurreko gauean ez nuelako oso ondo deskantsatu eta animikoki ere oso ondo nengoen. Entrenamendua amaitu ondoren, berdin jarraitzen nuen bai fisikoki bai animikoki.

Asteazkeneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko. Arratsaldean, entrenamendua hasi aurretik 64 eta entrenamendua bukatu ondoren 78.

No hay comentarios:

Publicar un comentario