Beraz, entrenamendu serioa ez zenez, beroketarik egin gabe zuzenean ibiltzen hasi ginen. Bidea nahiko azkar egin genuen, gehiena aldapa gora zen arren. Goran geudela, deskantso bat egin genuen lasaitasunera bueltatzeko asmotan. Ondoren, berriz ere bide berdina segiz, Berrobira bueltatu ginen. Bera iristean, eserita egon giñen ura edan eta zerbait jaten berriz ere, lasaitasunera bueltatzeko.
Futbolean fisikoa landu dugu astean zehar asteburuan partidarik ez genuela aprobetxatuz, beraz, oso nekatuta nengoen eta hankan kargatuak nituen. Gainera, larunbat goizean, txakurra atera nuen eta mendialdean paseo txiki bat egin nuen. Beraz, arratxaldean, ibiltzen hasi eta segituan hanketan nekea somatu nuen, oso kargatuta nituelako. Beraz 5 minutura bi hankak estiratu nituen eta ondoren ibiltzen segiz berriro ere ondo jarri nintzen inongo molestiarik notatu gabe. Sentsazioak onak izan ziren, eguraldi ona egiten zuenez arratxaldea aprobetxatzeko asmotan joan ginen eta oso ondo pasa nuen, animikoki beraz ederki amaitu nuen.
Larunbat goizean 69 pultsazio nituen minutuko, kirola egiten hasi aurretik 73 eta kirola egin ondoren 80. Pultsazioen desberdintasuna txikia zela konturatu nitzen, esfortzue txikia ez izan arren, besteetan baina txikiagoa izan zelako.
Mendian batzuk ateratako argazkia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario