2012/05/06

10.saioa


Gaur Maiatzak 2, aerobikeko klasea eduki dut. Aspaldian ez nuen horrelako klaserik edukitzen eta nahiko gogorra egin zitzaidan. Beroketa batzuk egiten hasi ginen beti bezela.
Horren ondoren, atal teknikoarekin hasi gara. Gaur “step” izeneko gauza batekin jardun gara klase osoa. Bertan, hankak, belaunak, etab. landu ditugu bere gainean jarriz. Egindako pausu ezberdinekin, bloke bat deitzen den dantza bat egin dugu. Koreografian zehar zati ezberdinak lantzen ditugu dena koordinatuta geratzeko.
Gaur goizean, jaikitzerakoan, 59 pultsazio nituen minutuko. Kirola egiten hasi aurretik 63 pultsazio minutuko eta amaitu ondoren 82 pultsazio minutuko.
Gaur goizean gogo falta  askorekin esnatu naiz zubiaren ondoren. Baina eguraldia ona zela ikustean arratsalde partean animatuta nengoen kirola egitera joateko. Kirola egin ondoren nekatuta nengoen baina oso ondo sentitu naiz dutxa bat hartu ondoren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario